XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hara beste gai bat asaldagarria: lehen okopatzea, orain arte 3,28 jende egoitzaka, eta orai 2,57-tarat jautsia da.

Gazte ainitz joan da, eta jende erretratuek ordaindu dituzte.

Zenbaki hori 84-ko otsailaren 20-eko (St Jean de-Luz Expansion-eko) bilkuran emana izan da.

Turisma nahasi bati lotua den 2-egoitzen omendatze horrek, erretretadunen ekartze haundia sortzen du, 2-egoitzak erran nahi baitu orduan xahartasuneko egoitza.

Ondorioak: kostaldeko jendearen %5 (10000 presuna gutti gora behera) kanpotiar erretretadunak dira; 60 urtez goitikoek jendetz osoaren %20 osatzen dute (%14 frantses eremuetan).

Denbora berean gazteriaren nonbrea galtzetan da (9000 joan dira, 6000 etorri) eta zenbaki hauk gaizkituz joaten dira.

Bigarren bizitzak osoki kolonizatze sisteman sartzen dira.

Eraikitzeen emendatze zalu horrek eta Ipar Euskal Herriarentzat ekonomia aterabide nagusitzat turisma ezartzeak zenbait ohar eginaratzen dauzku: LEHEN ONDORIOA: Langile guziek jasan behar dituzten diru tratuak eraikitzeko lurren prezioa, kostaldean partikulazki gero eta kariogoak dira eta ezin erosizkoak langilentzat.

Molde hortan langileak barnaxago plantatzen dira eta etzan lekuak sortzen dituzte.

Egoitza galde emendatze horrek jauntto zonbeit diru tratuetan sartzera sustatzen ditu, langileentzat eraikidura egoki batzuen muntatzera bermatzeko ordez.

Erostea kasik ezinezkoa balin bada, alokairuak ere izigarri kario dira.

Kostaldean, arras neke da egoitza baten aurkitzea prezio on batean, eta gehiago dena jabe andana batek udako 2 edo 3 ilabetez kario aloikatzea nahiago dute urte guzian egitea baino.

BERTZE ONDORIOAK, oraino gaitzagoak: Sozial mail gora batetako norbaitek baizik ez dezake 2. bizitzarik ukan.

Fagoratu horiekin batean ezar ditzagun erretretan diren dirudunak eta hara non euskal populuaren izaitea desagertarazi nahi duten guziek, boz emaile hautak atxemaiten dituzten.

Horiek hola eta herriak jasaiten duen jende hustea gainerat ekarriz izigarriko ekilibra eskasa sortzen da: - Alde batetik, diplomatuak diren eta ekonomia mailan arduratzen ahal litazken gazteak, lan bila joaitera bortxatuak dira, publikoan, edo pribatuan izan dadin.

- Bertzalde Euskal Herrian gobernuaren langile gehienak kanpotik jinak dira eta lantegi bakarretako kadreak arrotzak dira.

- Herrian gelditzen diren bakarrak, baitezpada hemen gelditu nahi dutenak dira eta beren lan tresnen sortzeko borrokatzen dira (koperatiba mailan bereziki), eta horiekin kalifikazionerik gabeko lan bat dutenak eta A.N.P.E.-rat agertu behar dutenak.

Luzara, Euskal Herrian bizitzea hautatu duten euskaldunen lana, ez dea, herri huntako ekonomiaren giderren hartzera jinen diren, edo gure herriaren heriotzea eguzkitan igurikatuko dutenen soropiletaz orduratzea izanen?.

Euskal langileria euskalduna ez den jendetza batetaz ordainduz eta denbora berean 2. egoitzak emendatuz, euskaldunak beren lurrean arrotz bilakarazi nahi izaitea da.

Molde hortan euskal kultura suntsituko da, bixtan dena turisten ausatzeko folklore doia beiratuz.

Egiteko molde hori ez da soilik gizartearen urratsen ezautgarri bainan oroz gainetik menperatze eta erahiltze goze den politika zuzendu batena.

Politika hori beti danik kultura unibertsalaren jabe dela uste izan duen estado erdiratzaile batena da.

2 - TURISMA: INDUSTRIA ETENKORRA.

Turismaren industriarat bortxatu gaituztenetik hunat ekonomia egoera gaizkitu da, lan gabezia emendatu, eta sozial eta kultura ondorioak ez ditzagun bada aipa.